O no será

Hala Bedi

Uhinak Astintzen Jarraitzen Dugu read less
GovernmentGovernment

Episodes

O no será-Edo ez da izango : Indarkeria matxisten kontrako protokoloa
06-06-2023
O no será-Edo ez da izango : Indarkeria matxisten kontrako protokoloa
Badatoz auzoetako, herrietako eta hiriburuetako jaiak. Badatoz kontzertuak, aisialdirako hainbat aukera, parrandak… Jaiak, gozatzeko espazioak dira, jende berria ezagutu eta aisialdiaz gozatzeko egunak. Baina zoritxarrez, uda garaian eta bereziki jai-eremuetan, emakume gisa irakurritako gorputzek jasaten ditugun indarkeria eta eraso matxistak ere protagonista bihurtzen dira. Nahiz eta gizartean gero eta kontzientzia gehiago egon, gero eta ekimen gehiago martxan jarri… salaketek jarraitzen dute.  Azkenengo urteetan jai eremu askotan sortu eta landu dira erasoen aurkako protokoloak eta Gasteizko Mugimendu Feministak ere urteak daramatza horren inguruko hausnarketa kolektiboa lantzen eta eragileen konpromisoa lortzen. Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna bezala ulertzen da protokoloa, jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragile ugariren eta norbanakoen inplikazioa eskatzen duena. Azken hilabeteotan Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldea buru belarri dabil orain arteko protokoloari buelta bat emateko nahian. Txosten berria aurkeztu dute Gasteizko auzoetako eta eragileen aurrean, aurkeztutako oinarritzat hartuz, protokoloa osatzeko asmoz. Protokolo eguneratu honek ikuspuntu desberdinak txertatzen ditu eta aldi berean termino berriek ere lekua hartu dute. Hala nola, indarkeria matxista jasaten duen sujetua zabaldu da, LGTBI+ kolektiboa eta sexu genero disidenteak ere barneratuz. Guzti honetaz hitzegiteko, protokoloa azaltzeko eta bestelakoak ulertzeko, gaurkoan gurekin Ale eta Amaia izan ditugu, Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldeko kideak. Hauek izan dira irratsaioan zehar entzundako abestiak: Alarma Morea: “Ez beti da ez” IRA: “Mantenlo patriarcal” Pottors ta Klito: “Autodefentsa feminista” VIRUTA FTM & DISKORDIA CON Z, LÚA Y SAGARIS: “Privilegios masculinos”
O no será-Edo ez da izango : Denon bizitzak erdigunean
09-05-2023
O no será-Edo ez da izango : Denon bizitzak erdigunean
Pandemia lehertu zenean Mugimendu Feministako kide eta eragile ezberdinek koordinadora bat sortu zuten zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzeko. Hasieratik, koordinadora horren anbizioa azken urteetan teorizatutakoa eta hausnartutakoa kalera ateratzea eta lurreratzea izan da. Horrela, 2022an Gasteizen jardunaldi batzuk egin ziren eta bertan ondorengo ideiak jaso ziren: – zaintzen inguruko ulerkera komun baterako hurbilpen bat egin zen. – zaintza-sistema publiko komunitario baten aldeko lehen ardatzak marraztu ziren. – aldarrikapenak azaleratu eta urgentziak identifikatu ziren. – mobilizazio ziklo baten beharra nabarmendu zen. Horren ostean, 2022ko udazkenean, herrialdeetako asanblada irekiak aktibatu eta bertan zaintzen inguruko akordio bat behar zela adostu zuten, hori sozializatzeko agendan GREBA OROKOR bat jarriz. Eta hori gauzatzen joateko, otsailean, “denon bizitza erdigunean” dinamika aurkeztu zen, epe ertain/luzeko prozesu gisa irudikatuz, herri honetan trantsizio sozial bat eragiteko anbizioarekin. Zein da anbizio hori? HERRI AKORDIO bat osatzea, hain zuzen. Eta horretarako, Euskal Herriko eragile sozio-sindikalen aliantza, laguntza eta elkarlana beharrezkoa izango da. Beraz, denon bizitzak erdigunean jartzeko herri akordio bat osatzeko bidean hasi da Euskal Herriko Mugimendu Feminista, horrekin euskal eta nafar gobernuak interpelatzeko. Herri akordio horren txapela zaintza eskubide kolektiboa izango da. Aldarrikapen horiekin, eta eskaerek oihartzuna izan dezaten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, greba feminista orokor bat deituko du. Horren guztiaren inguruan hitz egiteko izan ditugu gurean Mugimendu Feministako bi kide: alde batetik, Gasteizko Mugimendu Feministako Tania Siriany, eta bestetik, EHko  Bilgune Feministako kide den Ainhoa Olaso. Saio honetan zehar entzun ditugun abestiak: Movimiento Feminista De Madrid & Viruta Ftm presentan: “Negra y Morada” (Merengue feminista) https://www.youtube.com/watch?v=By6EWvqHkiI&list=PLCIR-K0rps1yxHVLWsVo5zmC2pUhsCcBB&index=8&pp=iAQB8AUB La prima: “Ocho puñaladas” https://www.youtube.com/watch?v=oonAfegu7WM&list=PLCIR-K0rps1yxHVLWsVo5zmC2pUhsCcBB&index=11&ab_channel=RebecaLane Talde pilo bat: “Yo por ellas, ellas por mí” https://www.youtube.com/watch?v=7OpNSStdTac&ab_channel=MovimientoFeministaMadrid-Topic
O no será-Edo ez da izango : Agroekologia eta feminismoa
21-03-2023
O no será-Edo ez da izango : Agroekologia eta feminismoa
Etxaldeko Emakumeak 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrean. Irratsaio honetan lehen sektorera eta agroekologiara hurbilduko gara feminismotik, elikadura burujabetza bizitzak sostengatzeko gauza garrantzitsuenetariko bat delako. Pertsona guztiok elikatu behar gara egunero bizirauteko, baina nola? Zeinek ekoizten ditu produktu horiek? Nola eta ze baldintzatan? Beraz, lehen sektoreko ekoizle txikiak eta baserritarrak behar beharrezkoak ditugu, baina azken urteetan ikusten ari gara ekoizle txiki askok bere jarduera eten dutela, esplotazioek dimentsio handiago eta intentsiboetara jotzen dutela eta “garai txarretan” nekazarien produktuak albo batera utzi izan direla (pandemia garaian plazak debekatzean ikusi genuen hori). Zaila bilakatzen ari da lehen sektore hau eta are gehiago sektore honetan diharduten emakueentzat. Guk horrela ikusi ahal izan dugu irakurritako Lur gainean, itzal azpian liburuan, Leire Milikuak Lisipe bilduman argitaratutakoa. Honen helburua hain zuzen ere, “gure begirada argitzea, zabaltzea eta eraldatzea da. Landa eremua, nekazaritza sektorea eta bertako emakumeak irakurleari gerturatzea, kokatzen direneko egiturazko markoak agerian jarriz, datuak emanez eta beraien hitzak jasoz”. Liburu honetan oinarrituta, garrantzitsua iruditzen zaigu feminismoetan agroekologia txertatzen jarraitzea eta kaletarren eta baserritarren arteko harremana sendotzea. Emakumeen mundu martxa eta Durangon egin ziren Euskal Herriko Jardunaldi feministak izan ziren horren azken adierazleak, baina lanean jarraitu behar dugu eta horregatik egin nahi genuen irratsaio hau, nekazari eta abeltzainen egoerara gerturatzeko, beraien aldarrikapenak entzuteko eta aliantzak indartzen jarraitzeko. Horretarako, gaurkoan Aramaixoko Talde Feministak antolatutako Lurra eta bizitza suntsitzen dituen sistemari alternatiba agroekofeminista jardunaldietara hurbildu gara, Aramaixoko Talde Feministako Andere Arriolabengoa kidearen eskutik. Eta bestetik, Amets Ladislao, abeltzaina, EHNE Bizkaia eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea ere elkarrizketatzeko aukera izango dugu. Irratsaioa girotzeko abesti hauek entzun ditugu: Tremenda Jauría, La Basu, Jazz Woman eta Aneguriaren “Akelarre”; En Tol Sarmientok Inés Osinagaren kolaborazioarekin Vía Campesinako Nazioarteko Topaketarako egindako “Erein, landatu, zabaldu” eta amaitzeko Calle 13-ren “Latinoamérica” Susana Baca, Totó la Momposina eta Maria Ritaren kolaborazioarekin.